Ingurumena, ekologia eta hondakinak

Herriko hondakinen bilketa Euskal Hirigune Elkargoak segurtatzen du.

Argibide osagarri, eskaera berezi edo zerbitzu horri buruzko oharrentzat, zuzenean harremanetan sartzen ahal zarete ondoko koordinatuetan :

Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzua
Hazparneko Herrialdeko Hondakinen Leihatila
Euskal Hirigune Elkargoaren Etxea
54 Francis Jammes karrika - 64240 Hazparne
05 59 57 11 80
Kontsulta ezazu Hondakinen Leihatilaren fitxa Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean

Telefono harrera astelehenetik ostiralera idekia da, 9:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 16:30era.

Publikoaren harrera ordutegiak : harrera ostiraletan, 14:00etatik 17:00etara.

Zein urrats egiten ahal dut ?

  • Badge eskaera
  • Etxez aldatzearen berri ematea (sartzea edo uztea)
  • Isun baten ondoko erreklamazioa
  • Konpostatzeko aterabide eskaera
  • Hondakindegiei buruzko informazio eskaera (ordutegiak, onartzen diren hondakin motak, …)
  • Basa hondakin metaketa baten berri ematea
  • Egin gabeko bilketa baten berri ematea
  • Gaikako bilketarako sailkatu beharreko hondakinei buruzko informazio eskaera
  • Bilketa puntuei buruzko informazio eskaera

Hondakinen bilketa

Beskoitzen, gure ingurumena zaintzen laguntzen dugu gure hondakinak birziklatuz, uraren kalitatea hobetuz eta gure naturguneak antolatuz. Herriarteko bi sindikatu mistok gure hondakinen kudeaketa segurtatzen dute : Syndicat mixte Garbiki etxeko hondakinen bilketaz arduratzen da, eta Bil Ta Garbi sindikatuak hondakin horien tratamendua eta balorizazioa kudeatzen ditu.

Mota guzietako hondakinak sailkatzeko ekipamendu egokiak badira : banakako edo kolektiboko edukiontziak eta herriko hondakindegia.

Milesker zuen hondakinak ez uzteagatik horretarako diren edukiontzietatik kanpo.

Sailkapena : etxeko hondakinak eta ontzi birziklagarriak

Zuen auzoetako “bilketa puntuetan”, ondoko hondakinak uzten ahal dituzue :

  • zuen etxeko hondakinak (balorizatzen ez diren hondakinak) : zuen bizilekuaren arabera, zuei esleitutako banakako edukiontzian edo herrian diren lurpe erdiko 13 zutabeetako batean. Sartzea eta bilketa errazteko, milesker 30 litrotako zabor poltsak erabiltzeagatik.
  • zuen ontzi birziklagarriak (plastikozko botila eta flaskoak, elikadura adreiluak, kartoizko kutxa ttipiak, metalezko ontziak eta paper guzia, aldizkariak barne) estalki horia duten edukiontzietan.

Bilketa egunak

Ontzi horien bilketa ostegunetan egiten da (eta ostiralean, osteguna besta eguna baldin bada).

Etxeko hondakinen edukiontzien bilketa 3 egun desberdinetan egiten da, lekuaren arabera :

  • Kaskoetako bidearen eta kartingaren aldeko 9 puntuak astelehenean biltzen dira
  • Urgazieta aldeko 9 puntuak asteartean biltzen dira
  • beste 30 puntuak ostegunean biltzen dira

Berina

Auzo guzietan banatuak diren edukiontziek beirazko ontziak uzteko aukera emaiten dizuete.

Zein “berina” ? : botilak, potoak eta erosketan janari likido edo solido bat zuten ontziak. Beraz, baztertuak dira baxera, bonbillak eta abar.

Aholkua : ontziak ez dira garbitu behar, aski da ongi hustea.

Berinendako edukiontzien kokalekuak :

  • Urgazieta Lurberria
  • Urgazieta Lokarri
  • Herrigunea, Bastidako bideko biribilgunea
  • Bil Toki
  • Plaza Ondoa bizitegia
  • Haria lorategiak
  • Kartinga
  • Hazparneko bideko auto partekatzearen aparkalekua
  • Mendiko Borda ZA hondakindegia

Ehunkiak

Erabilitako ehunkientzako edukiontzi bat bada herrigunean, Bardozeko norabidean herritik ateratzeko biribilgunean, eta beste bat hondakindegian.

Banakako edo kolektiboko konpostagailuak

Zuen baratzean ezarria den banakako konpostagailu batek zuen zabor ontziaren bolumena %30ez murrizteko aukera emanen dauzue. Baratze hondakin guziak hartzen ahal ditu (soropilaren mozketa, hesien inaustea, lore eta landare ihartuak, hosto hilak, kopuru ttipitan…) baita sukaldeko hondakinak ere (azalak, bazkari hondarrak, kafe hondarra, te poltsak, oskolak…) eta etxeko hondakin batzuk (paper xurgatzailea eta mukizapiak, zerrautsa eta egur txirbilak, hoztutako egur errautsa…) eta landare hondakin zenbait.

Konpostagailu horrek doako konposta (lur ongarriaren parekoa) eskuratzeko aukera emanen dauzue zuen baratze lanentzat.

10€-ko parte hartze baten truke, txeke bidez, 320 litrotako konpostagailu bat eta erabilera aholkuak jasoko dituzue.

Eraikinetako biztanleek (eta beraz banakako baratzerik ez dutenek) konpostagailu kolektiboak edo zizare-konpostagailuak ere baliatzen ahal dituzte hitzarmen baten bidez.

Eskaera oro linean egin behar da, Jeucomposte.fr) gunearen bidez, Syndicat Garbiki sindikatuan, Hazparnen kokatua dena, Herri Elkargoaren egoitzako lehen solairuan (Caisse d’Epargne bankuaren gibelean).

Hondakindegia

Mendiko Borda eremuan kokatua da, Hazparneko bidean, autobideko aterabidearen ondotik, eta ondoko ordutegietan hartzen zaituzte :

  • astelehena : 14:00etatik 18:00etara
  • asteazkena, ostirala eta larunbata : 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara
  • Astearte eta ostegunetan hetsia da.
  • Besta egunetan hetsia da.

Sarbidea doakoa da partikularrentzat.

Hondakindegiari buruzko argibide erabilgarri guziak hemen aurkitzen ahal dituzue :  Beskoitze hondakindegia

Heletako hondakindegia ere dohainik erabiltzen ahal dute Beskoitzeko biztanleek.

Han berreskuratzen diren hondakin gehienak birziklatuak edo balorizatuak izanen dira (egurra, kartoia, burdin zaharra, hondakin elektriko eta elektronikoak, pilak, tinta kartutxoak…), produktu berriak egiteko baliatuko direlarik ; traste handien edo nahas-mahas hondakinen sailean bildutako partea bakarrik lurperatua izanen da.

Bilketa ekipamendu horiek guziak zentzuz erabiliz, ahalegin ekologiko kolektiboan parte hartuko duzue. Horrela, bizi ingurune hobe bat eraikiko dugu, gure haurrei lur garbiago bat uzteko.