Oinezko eta ibilaldi-bideak
Promenaldi eta Ibilaldien Ibilbideen Departamenduko Planak gure herrian hiru ibilbide zerrendatzen ditu.
- Lehen ibilbidea Ardanavi inguruan da : 17. zirkuitua (pdf - 707Ko) ,
- bigarren eta hirugarrenak, berriz, Oihan auzoaren inguruan dira : 18. zirkuitua (pdf - 666Ko)eta 19. zirkuitua (pdf - 605Ko) .
Beste hainbat ibilbide ere proposatzen dira inguruko herrietan.
Ibilbide horiei buruzko informazioak herriko etxeko idazkaritzan ukaiten ahal dituzue.
Bide berdea
Bide berde batek, oinezko eta bizikletentzat egokituak, Herrigunetik abiatu eta Urgazietako Lokarri guneraino heltzen da; hola, D936 departamenduko bidearen bazterrean, 3 kilometroko joan-etorriko ibilbide babestuaz gozatzeko aukera ematen du. Oinezkoek, txirrindulariek eta motorrik gabeko beste garraiobide guziek partekatzen duten gunea da. Bide berdea laster luzatuko da ekialderantz Herriguneraino eta mendebalderantz Urgazietako eskoleraino.
Ardanaviko oinezko eta ibilbide pedagogikoa
Beskoitzetik abiaturik, Kaskoen bidetik, Ardanaviko ibilbide pedagogikora heltzen ahal zarete (Aturri ibaira isurtzen den ibaia). Han, 3 kilometroko ibilbidea proposatzen da, fauna eta flora, baita bertako natura-inguruneen aniztasuna ere ezagutarazteko informazio eta interpretazio panelez hornitua.
Ibilbidea Ibai Bazterren Herriarteko Sindikatuak kudeatzen du (telefonoa: 05 59 56 28 57).
Aturri ibairaino luzatzen den beste ibilbide batek 8 edo 10 kilometroko ibilaldia egiteko aukera ematen du, Ahurti herritik pasatuz. Ibilbide horiek bizikletaz ere egiten ahal dira (VTC edo mendiko bizikletaz).
Ondoko agirian atxemaiten ahal dituzue natura-ondare hori zaintzeko hartu diren engaiamenduak : ardanavy préservation (pdf - 1Mo)
Oihanak
Beskoitzeko oihana kasik 190 hektareatan hedatzen da. Iparraldean Ardanaviko oihan-multzoa da, 52 hektareakoa, eta hegoaldean Ohian auzoko oihan-multzoa, bost eremutan banatua: Etxekolarea, 43 hektarea; Pagardaia, 15 hektarea; Gorostala, 49 hektarea; Mendihatzu, 4 hektarea; eta Seska, 27 hektarea. Beskoitzeko oihana herriaren jabetza pribatuko eremua da. Oinez libreki ibiltzen ahal da bideetan. Edozein ibilgailu debekatua da baimen berezirik gabe.
Flora eta fauna aberatsak ditu, eta han atxemaiten ahal dira :
- Ardanaviko oihan-multzoan, haritz kandudunak, lizarrak, haltz itsaskorrak…
- Ohian auzoan, haritz kandudunak, sasiakaziak, gaztainondoak, gereziondo basatiak, Virginiako tulipondoak, zumarrak, sahatsak…
Fauna anitza ere ikusten ahal dugu: orkatzak, basurdeak, urtxintxak, azeriak, urtxoak, gauenarak, igelak, pinpirinak…
