Historia pixka bat
Beskoitze bi bide zahar, Erdi Aroan ezagunak (baina segur aski lehenagoak), elkartzen diren lekuan kokatzen da. Batek, mendebaldetik ekialdera, Baiona uzten zuen « mocoron atean » izeneko ate fortifikatuan, gaur egun Gazteluko berrian dena, Bidaxune-ra eramaiten zuen.
Besteak, iparretik hegoaldera, Ahurtiko, ibai portua, Hazparnera lotzen zuen.
Beskoitze lehen aldikotz 1249an aipatzen da, baina bere jatorria segur aski zaharragoa da. XIII. mendean, idazkietan etxe batzuk aipatzen dira.
BESKOITZE, toponimia arlo zailan, bi erranahi baditu
- BERAISCORTZ 1249an, berar-itz-koitz : « belarra anitz den gaina ».
- BERASKOITZ(A) : « Berasko / Belaskoren etxaldea » erran nahi luke, « belatz eremua »
1331an, Ingalaterrako erregeak, Akitaniako dukeak, Raymond DURAND jaunari (erregearen aldekoa), Beskoitze, Bardoze, Gixune eta Ahurti parrokietan justizia baxua eta goikoa eman zizkion. Kontzesio hau, geroago, GRAMONTeko dukeei pasatu zitzaien. Hala ere, Beskoitze fite itzuli zen Lapurdiko baillage-auzitegiko jurisdikziora.
Beskoitzeko historia hobeki ezagutzen da Iraultzan (1793an, iraultzaileek « HIRIBERRY » izena eman zioten). Parrokia, naturalki zatitua izan zen, apaizen eta apaiz ihardukitzailearen arteko liskarraren ondorioz.
« ERRETORAneA » etxea, “zitadela” deitua, luzaz izan zen Delissalde familiaren bizilekua (beren kide ainitzek parte hartu zuten Lapurdiko bizian XVIII. eta XIX. mendeetan).
Urgazieta auzoa 1832an parrokiari lotu zitzaion: « Les Salines » luzaz izan ziren eskualdeko industria nagusietako bat (20 km-ko hoditeria batek zuzenean lotzen zituen Biarritzeko gatz-bainuetara).
Beskoitzen pertsonaia inportanteak bizi izan ziren : adibidez, Joanes Leizarraga , apeza eta jakintsua, 1506an sortua. Jeanne d'Albret-en aginduz, Testamentu Berria euskarara itzultzeko ardura ukan zuen; beste obra erlijioso batzuk ere itzuli zituen.
Beskoitzeko beste haur bat XIX. mendean izan zen : Pierre Dourisboure misiolaria, 1825ean sortua. 1850ean abiatu zen Bahnarren ebanjelizatzera, Cochinchine-ra. Han seminario handiko nagusi izan zen. Hiltzean, « Bahnar basatiei » buruz azterlan bat utzi zuen. Bakoitzak bere ekarpena egin zion euskal eta mundu mailako kulturari.
Gaur egun, Beskoitzek gonbidatzen zaituzte bere parrokiako eliza, galeriduna, 1860 eta 1864 artean eraikia, bere baserri bereizgarriak, bere etxe nagusiak eta bere ondare xumea — garbitegia — ezagutzera.
Beskoitzeko armarria
Beskoitzeko armarria horretan aurki daiteke :
- Lehoina (Gramont-eko dukeena) : leialtasuna, errugabetasuna eta pietatea.
- Azura (urdina) : justizia, adeitasuna, leialtasuna, errugabetasuna eta pietatea. Azurrek laborariak eta utziak diren zerbitzariak edo mutilak defendatuko dituzte.
- Zilarrezko bazterra eta sei ote sorta berdez (sinoplez) : herriko sei auzo nagusiak eta lur ainitzetan atxemaiten diren oteak adierazten ditu.
- Lumak eta tintontziak, Johanes Leizarraga, Beskoitzeko haurra, irudikatzen dute.
- Zilarra : fedea, garbitasuna, osotasuna eta leialtasuna. Zilarra dutenek donzelak eta umezurtzak defendatuko dituzte.
- Gorrizko eremua : indarra, kuraia, leialtasuna, loria eta ohorea. Gorriek, zapaldu guziak defendatuko dituzte.
- Urrezko Urgazietako dorrea, sinople berdeko eremuan : gatza ustiatzea, herrian mende batzuetan aberastasun iturria eta aktibitate inportantea izan zena. Egurrezko dorreak, batzuk zutik ziren duela hamarkada batzuk.
- Gibeleko sinople berdea: itxaropena, iraunkortasuna, baita ausartzia, ugaritasuna eta adiskidetasuna ere.
