Herriko Etxeko harrera
Herriko Etxeko idazkaritza ordutegi hauetan idekia da:
- astelehen, astearte eta ostiralean : 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:00etara
- ostegunean: 9:00etatik 12:00etara
- asteazkenetan : 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara
Harremanetan jartzeko:
Tel. 05.59.31.70.90 edo mairie@briscous.fr
ACM zerbitzua (Adingabeen Harrera Kolektiboa)
Beskoitzeko ACM-k zerbitzuak (Adingabeen Harrera Kolektiboa) eskola ordutik kanpo haurrendako harrera eskaintzen du. Profesional kualifikatuek zaitzen duten gune segur bat eskaintzen du, haurren garapena, sozializazioa eta autonomia sustatzeko.
Jarduera anitz, ludiko, hezitzaile eta kulturalen bidez, ACM-k bakoitzaren garapenean laguntzen du, bere erritmoa eta beharrak errespetatuz. Zerbitzu honek familientzat ere laguntza eskaintzen du, egokitutako harrera aterabideak proposatuz.
Oro har, Adingabeen Harrera Kolektiboak eskolaz kanpoko eta eskolaldi inguruko denbora guziak biltzen ditu (goizez eta arratsaldez, eskolaz kanpoko jantokia, asteazkenak eta eskol-oporrak).
Sartzea
Haurrak Beskoitzeko eskola batean direnez eta 3 urteak beteak badituzte zerbitzuak erabiltzen ahal dituzte, leku kopuruaren arabera. Lehentasuna herrian bizi diren haurrek badute.Salbuespen bat onartu izaiten ahal da, eskola bakoitzeko lekuen arabera,
- Ikasturtean bertan irailaren 1etik abenduaren 31ra artean sortu diren haurrak: harrera posible irail sartzetik.
- Ikasturtean bertan urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra artean sortu diren haurrak: harrera posible urtarrilaren 1etik goiti.
Zerbitzuetan izena emateko dosierra Beskoitzeko Herriko Etxeko « herritarren gunean » deskargatzen ahal da (ikus behereko lotura). « Herritarren gunea » baliatzen ez duten ahal burasoek izen-emate dosierra Herriko Etxeko idazkaritzan hartu behar dute.
Izen-ematea nahitaez egiazkotu behar du Haurtzaro eta Gazteria zerbitzuak, lehen harrera eguna aitzin. Horrek erran nahi du familiek dosier osoa aurkeztu behar dutela ACM zerbitzuko zuzendaritzan, ondoko agiriekin:
- Behar bezala bete izen-emaite fitxa.
- Haur bakoitzaren osasun liburuxkako txerto orrien kopiak.
- CAF, MSA edo beste erregimen baten (SNCF, EDF…) familia-koefizientearen agiria, edo azken zerga-oharraren kopia. Frogagiririk gabe, gehieneko tarifa aplikatua izanen da.
- RIB bat eta SEPA zordunketa baimen bat, zordunketaren hautua egiten duten familientzat.
- Erantzukizun zibileko agiri bat.
- Beharrez geroz, familia egoeraren arabera : buraso baten buraso-ahala eta/edo zaintza nahiz bisita eskubidea kentzen duen epai baten kopia ; harreran aplikatua izan dadin.
Haurraren izen-emaitea ez da zerbitzuak kontuan hartuko dosierra osatua ez bada.
Zerbitzuetarako izen-emaitea
Onarpena balioztatua delarik, zerbitzuak erreserbatzen ahal dituzue. Erreserbak gehienbat « herritarren gunean» egiten dira, toki libre diren neurrian.
Erreserba nahitaezkoa da zerbitzu guzientzat.
KASU : zerbitzuen erreserbatzeko azken eguna, gehienez ere, zerbitzuaren erabilera aitzineko asteko ASTEAZKENA (gauerdia arte) finkatua da. Familia bakoitzak epe horiek errespetatu behar ditu zerbitzuaren ongi ibiltzeko.
Izen-emaite azken egunaren ondoko ezeztatze guziak fakturatuak izanen dira.
Arauzko gainbegiratze neurriak eta bazkarien eskaeren epeak errespetatzeko, zuzendaritza taldeak eskubidea atxikitzen du :
- Epez kanpo eginiko izen-emaite guziak ez onartzeko,
- Erreserbarik gabe ALSHan aurkezten den haur guziak ez onartzeko,
- Harrera gaitasuna gainditua delarik izen-emaite bat ez onartzeko.
Zuen haurrak zerbitzuak erregularki erabiltzen baditu, urte osoko erreserba bat egiten ahal duzue sarean zuen « herritarren gunean ».
Ordutegiak
Eskola inguruko harrerak
Eskola inguruko harrera zerbitzua astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan idekia da eskola garaian. Harrera eskola publikoen guneetan egiten da, ikasleen eskolatzearen lekuaren arabera. Saint-Vincent eskola pribatuko ikasleen harrera Ikas Bide guneko egiten da.
Ikas Bide eskolako gunean :
- Goizean : 7:00etatik 8:40ra
- Arratsaldean : 16:30etik 18:45era
Urgazieta eskolako gunean :
- Goizean : 7:00etatik 8:50era
- Arratsaldean : 16:30etik 18:45era
Asteazkeneko eskola inguruko harrera eta 3-11 urte arteko eskolaz kanpoko harrera
Ikas Bide eskolako gunean :
- Egun osoa :
- Etorrera : 7:30etik 9:30era
- artitzea : 16:30etik 18:45era
- Egun erdia, nahitaezko bazkariarekin :
- Goizeko presentzia : etorrera 7:30etik 9:30era eta partitzea 13:00etatik 14:30era
- Arratsaldeko presentzia : etorrera 11:30etik 12:00etara eta partitzea 16:30etik 18:45era
- 12-17 urte arteko eskolaz kanpoko harrera (gazte kluba)
- Eskolako jatetxea : ikus azpko atala
Heste egunak
Zerbitzuak hetsiak dira agorrileko lehen bi asteetan eta Eguberriko bakantzetan, baita besta egunetan, salbatoreko « zubian » eta eskola sartzea prestatzeko egunean ere. Heste datak « herritarren gunean » emaiten dira.
Prezioak
Prezioak urtero finkatzen ditu herriko kontseiluak deliberazio baten bidez. Familia-koefizientearen (QF) arabera prezio desberdinak ezarriak dira Beskoitzen eta Pilota Plaza auzoan bizi diren familientzat; QF agirik gabe, prezio gorena aplikatzen da dosierra erregularizatu arte, atzeraeraginik gabe.
Erreserbatu zerbitzu oro automatikoki fakturatua izanen da, salbu haurraren absentzia mediku arrazoi batengatik bada eta mediku agiri batez (edo haurraren izenean den mediku aginduaren kopiaz) edo behar bezala frogatutako arrazoi larri batengatik justifikatua bada.
Ikus ACM zerbitzuen tarifak (pdf - 288Ko)
Herritarren gunea
Beskoitzeko herriko etxeko herritarren gunera sartuz
Barne araudia
Plangintza
Ikus ACMaren berriak ( herritarren gunean)
Harremanak
Izen-emaiteentzat, ezeztatzeentzat, aldaketentzat, « harremanetarako pertsona » baimenentzat edo herritarren guneko arazoentzat :
- Zuzendaria :
MICHEL Bryan
05 59 31 78 35 - Zuzendariordea :
WALLYN Jonathan
05 59 31 78 31
Eskola inguruko zerbitzuen, jatetxearen, ALSHaren eta gazteen lokalaren fakturazioarentzat, QF agirien igortzeko eta ordainketentzat :
SARHY Marie-Pierre
05 59 31 78 37
administratif@briscous.fr
Hirigintza zerbitzua
CHAMPAGNE jaunak kudeatzen duen herriko hirigintza zerbitzua, laguntzen ahal zaituzte desmartxetan . Eraikitzeko baimen eskaerak eta hirigintzako baimen guziak aztertzen ditu, eta prest da ere herrian diren arauei buruzko zuen galdera guziei erantzuteko.
Zerbitzuarekin harremanetan sartzeko edo hitzordua hartzeko, deitu idazkaritzara 05 59 31 70 90 zenbakira.
PLUI (araudia, zonakatze planoak, OAP)
Bilatu hemen azpian herriko PLUI-ari buruzko informazioak.
Begira ezazue Hazparneko Herrialdeko Herriarteko Hirigintza Plan Lokalaren (PLUI) 1. aldaketa duen araudia, 2022/05/24az geroz aplikagarria dena, baita zonakatze planoak ere, ondoko dokumentuetan :
- piece-4-reglement-pays-hasparrenvf-modifie.pdf (pdf - 2Mo)
- oj-52-approbation-modification-n-1-plui-pays-de-hasparren.pdf (pdf - 6Mo)
- oap-modificatif-n1-avec-compression.pdf (pdf - 827Ko)
- PLUI-aren kartografia Geoportaila
- Hemen ere kontsultagarri : https://www.communaute-paysbasque.fr/documents-durbanisme-1
Informazio gehiago Herriko Etxeko idazkaritzan eskuratzen ahal dira.
Hitzordu hartzea Herriko Etxeko idazkaritzan 05.59.31.70.90.
Bideen araudia
Bilatu hemen azpian, herriko bideei buruzko araudi osoa : reglement-voirie-briscous.pdf (pdf - 4Mo)
Eraikitzeko baimen eskaera aurkeztu
CCASa
Gizarte Ekintzako Herriko Zentroa (CCAS) herriari loturiko administrazio publiko erakunde bat da. Haren eginkizun nagusia da herritarren laguntzea ahulezia egoeretan, eskubideetarako sarbidea erraztuz eta elkartasuneko edo prebentzioko ekintzak garatuz.
Beskoitzeko herriko CCASak hainbat ekintza eramaiten ditu herritarrentzat. Bereziki, urtean behin, adinekoei bazkari bat eskaintzen die, harreman sozialak eta giro goxoa sustatzeko. Urte osoan zehar, adinekoentzako tailerrak ere proposatzen ditu.
Bestalde, CCASak baldintza batzuen arabera ezohiko diru-laguntzak emaiten ahal ditu noizbehinkako zailtasunak dituzten herritarren laguntzeko. Baldintzen arabera, herriko ikasle gazteei beka bat ere emaiten die, haien ikasketen segitzeko laguntza ekartzeko.
Adinekoen bazkaria
Gonbidapena gutun baten bidez bidaltzen zaie adinekoei; erantzunak herriko etxera igorri behar dira gutunean adierazitako eguna baino lehen.
Pertsona ahulen erregistroa
Erregistro hau borondatez izena eman duten eta egoera berezietan (beroaldi handia, osasun krisia edo bestelako gertakari bereziak) ahulago izaiten ahal diren herritarren zerrendatzeko da.
Erregistro honetan izena emateak ahalbidetzen dio CCASari pertsona horiekin erregularki harremanetan sartzea, haien egoeraren berri hartzeko, beharrak identifikatzeko eta, beharrez geroz, egokitutako laguntza proposatzeko.
Formulario bat bete behar da dispositibo honetan izena emateko eta herriko etxeari bere buruaren ezagutarazteko. Lotura hori segituz atxemaiten ahal duzue, edo zuzenean Herriko Etxeko idazkaritzan.
Liburutegia

Liburu mailegua adin eta publiko guzientzat.
Liburutegia 10 boluntariok eta langile batek osatzen dute ; eskolak, haurtzaindegia eta aisialdi zentroa ere errezebitzen ditu.
Han atxemanen dituzue hainbat obra : eleberriak, nobela beltzak, dokumentalak, euskal literatura, komikiak, haurrendako albumak… Irakurleak liburutegiko langileek aholkatzen ahal dituzte.

Bixintxo kultur gunean kokatua da, Herriko Bideko 119. zenbakian.
Idekitze ordutegiak :
- Astelehena : 16:00etatik 19:00etara
- Asteartea : 16:00etatik 18:00etara
- Asteazkena : 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:00etara

- Osteguna : 09:00etatik 12:00etara
- Ostirala : 09:00etatik 12:00etara
- Larunbata : 10:00etatik 12:00etara
Liburuen mailegua urririk da.
Harremana : biblio@briscous.fr/edo 05 59 15 79 76
Gure katalogoaren sareko bertsioa ere kontsulta dezakezue ondoko loturan : bibliotheque-briscous.fr
Nabigazio on eta laster arte liburutegian, irakurketaren zaletasuna partekatzeko!
Eskolako jantokia
Eguerdiko denbora kolektibitateko langileek zaintzen dute, bazkariaren aitzin, bitartean eta ondotik.
Eskola jatetxeko denbora heziketa denbora bat da, elkarbizitzako arauen ikasteko eta arduraren garatzeko une bat. Lagunen, langileen, lekuen, materialaren, janariaren eta ingurumenaren errespetuak nagusitu behar du. Bazkaria atseden, elkartruke eta partekatze une bat ere izan behar da.
Menuak « espazio herritarrean » eta herriko sare sozialetan kontsultagarri dira. Bazkariak tokian berean prestatzen dira, tokiko ekoizkinak lehenetsiz (haragi eta hegaztinen jatorriaren zerrenda « espazio herritarrean») eta herriko langileek bi gunetan banatzen dituzte :
- Bil Toki jantegia, Ikas Bide eskola publikoko eta eskola pribatuetako ikasleentzat, Saint-Vincent eta Ikastolakoentzat, lekuen arabera.
- Urgazieta eskola publikoko self-a, gune horretan eskolatuak diren ikasleentzat.
Menuak eskola jatetxeko zerbitzuburuak prestatzen ditu, dietetikari baten iritzira aurkeztuak dira eta eskola jatetxeko batzordean baliozkotuak.
Eskola jatetxeko batzordea hiruhilekoan behin biltzen da ; ondoko hauek osatzen dute :
- hautetsi bat
- guraso ordezkari bat Ikas Bide eta Urgazieta eskola publikoentzat
- guraso ordezkari bat Saint Vincent eskola pribatuarentzat
-
guraso ordezkari bat Ikastola eskola pribatuarentzat.
Atsaskari bat proposatua da harrera peri-eskolaretan eta eskolaz kanpoko harreretan diren haurrei.
P.A.I. (Harrera Proiektu Indibidualizatua)
2021eko otsailaren 10eko MENE 2104832C zirkularraren arabera, osasun arrazoiengatik egiten den harrera proiektu indibidualizatuari buruz, harrera protokolo bat ezarria izan daiteke. Protokolo hori burasoek, eskolako zuzendaritzak, eskolako medikuak eta auzapezak (edo gazteriaren edo hezkuntzaren ardura duen axuantak) izenpetu beharko dute. Haren xedea da eritasun kronikoak, alergiak edo elikadura intolerantziak dituzten haurren harrera kolektibitatean antolatzea.
Ordutegiak
Ikas Bide, Bil Tokin
- 1. zerbitzua : 12:05etik 12:45era
- 2. zerbitzua : 12:50etik 13:20ra
Urgazieta, Urgazietako self-ean
- 1. zerbitzua : 12:10etik 12:45era
- 2. zerbitzua : 12:50etik 13:30era
Saint Vincent, Bil Tokin
- 1. zerbitzua : 12:05etik 12:45era
- 2. zerbitzua : 12:40tik 13:30era
Ikastola, Bil Tokin
- 1. zerbitzua : 11:30etik 12:15era
2. zerbitzua : 12:00etatik 12:45era
