Etxebizitza soziala

Beskoitzeko herriak herritarren laguntzeko engaiamendua hartzen du etxebizitza sozialaren eskuratzeko urratsetan, lurraldean diren etxebizitza sozialen erakundeekin loturan. 

Etxebizitza soziala ahalbidetzen die familia batzuei, baldintza batzuen arabera, alokairu apaleko etxebizitza baten ukaitea edo jabetzara heltzea Bail Réel Solidaire (BRS) dispositiboaren bidez. Etxebizitza horien eskuratzea arautuak diren irizpideen arabera egiten da, bereziki kontuan hartuz eskatzaileen familiaren egoera, lan egoera eta diru-sarrerak.

Nola egin eskaera bat ?

Alokairuko etxebizitza sozial baten edo jabetzarako sarbide baten eskuratzeko, hainbat aukera badituzue : 

  • Internetez : eskaera zuzenean edozein etxebizitza sozialeko erakunderen webgunean egiten ahal duzue. Urrats horrek departamenduko zenbaki bakar bat eskuratzeko aukera emaiten du, zuen dosierraren aztertzeko beharrezkoa dena.
  • Herriko etxean : zuen eskaera e-mailez bidaltzeko aukera ere baduzue.

Zuen eskaeraren jarraipena Beskoitzen

Beskoitzen bizi edo lan egiten duten eskatzaileak : hitzordu bat proposatua izan daiteke zuen egoeraz mintzatzeko eta zuen urratsetan laguntzeko.

  • Beskoitzen bizi edo lan egiten duten eskatzaileak : hitzordu bat proposatua izan daiteke zuen egoeraz mintzatzeko eta zuen urratsetan laguntzeko.
  • Beste eskatzaileak : erantzun bat e-mailez bidalia izanen zaizue.