Ekipamendu publikoak

Herriko gelak

Herriko elkarteei edo herria lotua den elkarteei, xede humanitarioko elkarteei, baita herriko biztanleek eta haien haurrek antolatutako edo haien ohoretan eginiko ekitaldiei ere erreserbatuak dira.

Baldintzei buruzko informazioak Herriko Etxean dira.

Ekarteendako gelak

Lehen erabilpena dohainik da elkarteentzat.

Erreserba formularioa: « Nire urraspideak » atalean, klik egin  Herriko materialaren erreserba eta alokairua ukeran.

  • Bil Toki : Gela ttipia edo handia, sukalde ttipirako sarbidea bakarrik.
  • Elkartexea : elkarteentzat erreserbatua (bilkura gela, biltzar nagusiak…)
  • Jarduera Anitzeko Gela (SMA) : elkarteentzat erreserbatua
  • Xirrita 
  • Lokarriko dojo ohia

Prezioak : Herriko tarifak ikusi (pdf - 182Ko)

Herritarrendako gelak

  • Biltoki: gela ttipiaren alokatzea, gehienez 100 pertsonarentzat, egunez bakarrik.
  • Lokarriko dojo ohia: gehienez 75 pertsona.
  • Xirrita: ehorzketen ondoko harrerentzat bakarrik.

Alokatzeko herri ekipamenduak

Alokairuan edo maileguan eskuragarri diren ekipamendu guziak beheragoko alokairu formularioan agertzen dira :

Material eskaera ukaiteko, klik egin hemen

Bixintxo Kultur Gunea (BKG)

Beskoitzeko Bixintxo Kultur Guneak (BKG) harrera gela bat badu, margolan, argazki edo eskultura erakusketak hartzen ahal dituena. Informazio pantaila batez, “Txin Txin” ostatu ttipi batez eta BKGko erabiltzaileentzat diren komun batzuez hornitua da.

Harrera gela horretatik herriko liburutegira sartzen da ; mota guzietako liburu anitz ditu eta irakurketa eta atsedenaldirako antolatutako patio atsegin batera idekia da.

Gune nagusia mota guzietako ikuskizunentzat (musika, antzerkia, dantza, bideo proiekzioak, …) baita hitzaldi eta bilkura publikoentzat ere erreserbatuak diren gela handi batez osatua da.

Gelak 180 pertsona jarririk hartzen ahal ditu, gradin teleskopiko elektrikoekin, edo 360 pertsona zutik. Aire berriztatzeko sistema eta klimatizazio itzulgarri bat baditu. 50 m²-ko eszenak eszenarako ekipamendu osoa badu : soinua, argiak eta bideoa, azken belaunaldiko nahasketa mahai batetik gidatuak.

Sotoan, artisten gelei eta kultur elkarteei erreserbaturiko gune bat bada. Eszenari zuzenean lotua da, artistentzat pasabidea errazten duen eskailera baten bidez.

Argibide gehiagorentzat : 

Bixintxo Kultur Gunea video

Lokarri kirol gunea

Lokarri kirol gunea egiazko bizi eta elkarbizitza gune bat da Urgazietako auzoaren bihotzean, herrigunetik bide berde baten bidez irisgarria dena. Publiko guzien beharreri erantzuteko pentsatua izan da, eta aisialdiko nahiz lehiaketako kirol jarduerak egiteko ekipamendu anitz eskaintzen ditu.

  • 2 tenis zelai :
    Tenis zelaiak alokatzeko, sar zaitezte Beskoitzeko Tennis Club elkartearekin harremanetan.
    Facebook : www.facebook.com/TCBriscous 
    Webgunea
     : www.club.fft.fr/tcbriscous 
    Telefonoa : 05 59 31 75 32
    Emaila : 09640164@fft.fr
  • futbol zelai 1
  • petanka zelaiak
  • frontoi 1 : (ez da erabilgarri izanen 2026ko uztailaren 1etik 2027ko agorrilaren 31ra)
  • ezker pareta 1 : erabiltzeko baldintzak ezagutzeko, Herriko Etxeko idazkaritzarekin harremanetan sar zaitezte

Irisgarria eta erabilgarria, Lokarri kirol gunea guzieri idekitako gune bat da, kirol praktikaren, belaunaldien arteko trukaketen eta elkarte dinamiken alde egiten duena. Herriaren bizitasunari eta erakargarritasunari osoki laguntzen dio.

Frontoiak

Herriak euskal pilotan aritzeko hiru frontoi baditu.

  • Herriko frontoi historikoa, herrigunearen bihotzean kokatua,
  • frontoi berria, suprettearen gibelean kokatua,
  • Lokarriko frontoia.

Haurren jostaguneak

Haurrentzako gune bat Lokarrin, Urgazietako auzoan, eta jostagune bat herrigunean.

Segurtasun ekipamenduak

Bizia salbatzen duten jestuetarako :

Segurtasun ekipamendu horiek, zati batean, CNP Assurances taldearen laguntzarekin finantzatuak izan dira, 1400€-ko ekarpenarekin.

Publikoa hartzen duten establezimenduen (ERP) erregistroa

Erregistro guziak Herriko Etxean kontsultagarri dira.

Hilerria

Herriak bi hilerri baditu : zaharra eta berria.

Hilobi mota desberdinak proposatuak dira.

Hilobi motak eta prezioak

  • 2 tokiko hilobi-gela : 3 331,20 €
  • 4 tokiko hilobi-gela : 3 931,20 €
  • Cavurne-a (errautsen lorategia) : 869,40 €
  • Kolunbario, kutxa 1 : 874,00 €
  • Oroimenaren lorategia : dohainik, baina aitzinetik Herriko Etxean deklaratua izan behar da

Kontzesioak (30 urte)

  • 2 tokiko hilobi-gela : 180 €
  • 4 tokiko hilobi-gela : 300 €
  • Cavurne-a (errautsen lorategia) : 150 €
  • Kolunbarioa, kutxa 1 : 100 €

Urratsak

Edozein erosketa egiteko, beharrezkoa da Herriko Etxeko idazkaritzarekin hitzordua hartzea.

Ekarri beharreko agiriak

  • Nortasun agiria
  • Helbide frogagiria
  • Familia liburua