Nortasun agiri nazionala edo pasaportea eskatu edo berritu
Zuen nortasun agiria edo pasaportea egiteko edo berritzeko, huna egin behar dituzuen urratsak:
- Lehenik, ondoko formularioa aintzinetik bete, Accueil - France Titres (ANTS)webgunean sartuz;
- Hitzordua hartu datu biometrikoak biltzeko gailua duen Herriko Etxe batean. Ikusi Herriko Etxeen zerrenda.
Informazio gehiagorako, Herriko Etxeko idazkaritzarekin harremanetan jartzen ahal zirezte.
BOZKA zerrendetan izena ematea
Izena emateko bi aukera badira:
- Herriko Etxeko harreran, hiru hilabete baino gutiagoko bizilekuaren egiaztagiri bat eta eskatzailearen nortasun agiriaren kopia aurkeztuz.
- Edo linean, Service Public webguneko loturaren bidez: Bozka zerrendetan linean izena emateko eskaera.
Erroldatzea egin duen pertsona oro automatikoki bozka -zerrendetan inskribatua da.
16 urtetik gorako gazteen herritar erroldatzea
Herritar erroldatzea nahitaezkoa da frantses nazionalitatea duten 16 eta 25 urte arteko pertsona guzientzat.
Horretarako, gazteak bere bizilekuko Herriko Etxera joan behar du, 16 urte bete dituen egunetik ondoko hiru hilabeteetan, agiri hauek aurkeztuz:
- Familia-liburuxka;
- Gaztearen nortasun agiria;
- Bizilekuaren egiaztagiria.
Erroldatzea nahitaezkoa da baxo azterketara, gidabaimenaren azterketara eta edozein lehiaketa edo azterketa publikotara aurkeztu ahal izateko.
